Mugimendu feministaren deialdiarekin bat egin du udalak
Aho batez onartu du adierazpen instituzionala Errenteriako Udalak Indarkeria matxistak eragindako azken hilketa salatzeko.
Aho batez onartu du adierazpen instituzionala Errenteriako Udalak Indarkeria matxistak eragindako azken hilketa salatzeko. Ostiralean izan zen hilketa hori; hildakoa Sestaoko 56 urteko emakumea.
Adierazpenean, babesa eta elkartasuna adierazi diote hil duten emakumearen familia eta gertukoei, eta Oreretako Mugimendu Feministak gaur arratsean, 19:30ean antolatu duen elkarretaratzearekin bat egin du. Erailketa matxista gaitzetsi dute udal talde politiko guztiek, eta edozein eraso matxistaren aurrean zero tolerantzia adierazi dute.