Odola emateko aukera egongo da astearte arratsaldean
Aldez aurretik hitzordua hartu beharko dute odol emaileek, jende pilaketarik ez gertatzeko. Ohi baino denbora gehiagoz egongo dira liburutegian.
Oiartzungo odol emaileen elkarteak jakinarazi duenez, datorren asteartean —hilak 16—, odola emateko aukera egongo da. Osasun egoera dela eta, odol emateak Manuel Lekuona bibliotekan izango dira. Gainera, ordutegia zabaldu dute, jende pilaketak saihesteko. 16:30ean hasiko dira, 20:10era arte.
Hori bai, aldez aurretik ordua hartu beharko da. 943 00 78 85 edo 943 31 70 91 telefono zenbakietara deitu beharko da, egun horretan bertan, 09:00etatik aurrera.
Odol emaileek jakinarazi dutenez, iaz asko jaitsi ziren odol emateak. Segurtasun neurriak hartzen dituztela berretsi dute, eta horregatik bikoiztu dutela ordutegia.
Abenduaren 17an egindako odol ematearen datuen berri ere eman dute. 34 emaile izan ziren, horietatik lau berriak. Honakoak izan ziren emaileak, odol taldeetan banatuta:
- O+: 17.
- O-: 5.
- A+: 11.
- A-: 1.
- B+: 0.
- B-: 0.
- AB+: 0.