Sortzetiko kardiopatiei buruz sentsibilizatzeko argiztatu dute udaletxea
Otsailaren 14a Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Eguna da. Bihotzez elkartearekin elkarlanean, Oiartzungo udaletxean argi gorria piztu dute.
Atzo, otsailaren 14a, Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Eguna izan zen. Horregatik, Oiartzungo udaletxea gorriz argiztatu zuten.
Sortzetiko kardiopatiak jaiotzetik bihotzeko gaitzak dira. Jaioberrien %1ari eragiten diote gaitz horiek. Bihotzez elkarteak sortzetiko kardiopatiak dituzten haur, gazte, heldu eta haien familiekin lan egiten du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta beraiekin elkarlanean jarri dute argiztapen gorria.