Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Txitxirio: jolas bezala hasi zena haurrentzako arropa bihurtu denean

Eneko Salaberriak Txitxirio arropa marka sortu du. Hasieran erronka bat jarri zion bere buruari, ea noraino iristeko gai zen erakusteko. Anonimotasuna, baina, ezin da beti gorde.

txitxirio Eneko Salaberria, armairu bete ‘txitxirio’-rekin
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/02/19

Era guztietako diseinuak ateratzen dira Dixidu estudiotik, baita arropen marrazkienak ere. Eneko Salaberria dago estudioaren izenaren atzean, eta arropa marka bat sortu du: Txitxirio.

Orain dela hiru urte inguru hasi zuen ibilbide hori, iloba bikiak jaio zirenean. Opari bat egin nahi zien beraien urtebetetzean, eta horrelakoetan ohikoa izaten den aukeraren alde egin zuen: arropa. Baina konturatu zen ez zegoela euskaratik sortutako ia ezer. Berak eman zuen pausoa, eta Gu gara etxe honetako gatza eta piperra lelodun ilustrazioa marraztu zuen.

Irudia kamiseta banatan estanpatu, eta etiketak jarri zizkien. Hori guztia, modu diskretu batean. «Horrelakoa naizenez, Txitxirio marka erregistratu nuen, euskaraz duen sonoritate horrengatik», adierazi du Salaberriak.

Etxean, «harrituta», galdetu zioten ea non aurkitu zituen kamiseta haiek, eta ea non erosi zituen. Hasierako galdera haiei nola edo hala izkin egin, gezur txikiak erantzun, eta egun batzuetara argitu zien ordura arte sekretu zena: «Esan nien jolas moduan sortu nuela marka hori, eta hori zela lehenengo emaitza». Orduan «lanez gainezka» zegoela eta, bide horretan aurrera egitea baztertu zuen. Baina pandemia etorri zen, eta, txarrenari onena atera behar zaionez, denbora gehiago izan zuen.

Promozio gutxi
Salaberriak argitu duenez, diseinatzailea da eguneko 24 ordutan; trazu fina dago lanbidearen eta zaletasunaren artean. Ideiekin zerrenda bat osatu zuen, ilustrazioak egiten hasi zen, diseinu berriak… «Orduan hasi nintzen planteatzen kaleratu behar zela hau. Ekainaren bueltan, hornitzaileekin hasi nintzen serigrafia, arropa eta abar probatzen, eta ikusi zein aukera zeuden. Serigrafia hori ere garbitu-lehortu, garbitu-lehortu egin nuen, eta umeei jantzarazi nien, ikusteko zuten kalitatea. Emaitza oso ona izan zen».

Erronka jarri zion bere buruari: bere bulegoan sortutako marka bat noraino hel zitekeen, eta urtebeteko epe muga jarri zuen horretarako. Diseinu grafikoko master lan batekin egin du alderaketa. 2020ko irailaren 1ean jarri zuen martxan webgunea, eta Facebooken «itoti batzuk» uzten hasi zen. Instagramen ere kontua ireki zuen.

Horrez gain, Facebooken hamar euroko promozio bat ordaindu zuen, Araba eta Bizkairako. «Hasierako ideia zen anonimoa izatea… baina Oiartzunen ezinezkoa da», gaineratu du. Pixkanaka hasi ziren eskaerak egiten, eta irailetik abendura 123 eskaera jaso zituen. Baditu ideia batzuk gordeta, eta bere ideia da udaberrian eta udazkenean marrazki sorta bana kaleratzea.

Salaberriak behin eta berriz berretsi du beretzako jolas bat dela. «Pixka bat eskapo egiteko erreminta ona da Txitxirio, burua haurren gauzetan jarrita, eta funtzionatzen du», gaineratu du. Lan karga handia duenean, atseden txiki bat hartzen du, txitxirio gehiago sortzeko, betiere euskarazko haur arropa eskaintza horri ekarpentxoa egiteko.

Eskaerak www.txitxirio.eus-en bidez egin behar direla gogorarazi du, eta bidalketak egiten dituela. Hainbat koloretako mauka motz eta luzeko kamisetetan, bodyetan —horiek ere bi tamainetako maukekin—, eta izerditakoetan serigrafiatzen ditu irudiak. Dixiduren Kontzejupe plazako estudioan jaso daitezke Internet bidez egindako enkarguak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.