Otsaileko ohiko plenoa, gaur
Hamalau puntuko gai zerrenda landuko dute gaur. Puntu gehienak diru laguntzei buruzkoak izango dira.
Oiartzungo Udalbatzak gaur arratsaldean egingo du otsailari dagokion plenoa. Hamalau puntu izango dira, gehienak diru laguntzei buruzkoak. Honakoa izango da gai zerrenda:
-
Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
-
2020 urteko Likidazioaren berri ematea.
-
LAN-1B eremuaren hiri antolakuntzarako Plan Bereziaren behin betiko onarpena.
-
2021. urtean Oiartzungo kirol klubek edo elkarteek funtzionamendu gastuetarako eta
beraien jarduna sustatzeko diru laguntzak banatzeko oinarrien onarpena.
-
2021ean Oiartzunen aurreikusitako kultur ekitaldiak antolatzeko diru laguntzak herriko
elkarteei banatzeko eta ordaintzeko proposamenaren onarpena.
-
Oiartzungo Udala eta Arraztalo Elkartearen arteko hitzarmenaren baitan, Arraztalo
Elkarteari 2021eko diru laguntzaren onarpena.
-
Oarsoaldea S.A.ri 2020ko diru laguntzaren 4. hiruhilekoaren %80aren ordainketaren
onarpena.
-
Altzibarko urbanizazioa gauzatu ahal izateko 2021urteko gastua eta 2022 urteko
konpromiso-kreditua onartzea.
-
2020 urtean Oiartzungo Udalak eman dituen diru laguntzen berri ematea.
-
02/2021 Kreditu aldaketa onartzea.
-
Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
-
2020ko laugarren hiruhilekoari dagokion aurrekontuaren exekuzioaren, aurrekontuz
kanpoko mugimenduen eta diruzaintzaren egoeraren berri ematea.
-
Beste organoen jardueraren jarraipena.
-
Eskari-galderak.
