Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Haurrek ere ikasi behar dutelako beren kabuz pentsatzen

Oihartzun Filosofikoa tailerrak hasi berri dira. Filosofoen pentsaera ikasi beharrean, haurrak jartzen dituzte filosofatzen. Hirugarren ikasturtea da.

oihartzun filosofikoak 2021 Pasa den igandean Ehuntze espazioan filosofatzen aritu zen taldea.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/02/26

2018an, Oiartzungo lau irakasle —Maddi Nazabal, June Retegi, Izaro Toledo eta Xabier Salaberria— elkartu eta Oihartzun Filosofikoa iniziatiba martxan jartzea erabaki zuten.

Aurtengoa hirugarren ikasturtea izango da. Inoiz baino haur gehiagok eman dute izena: 36 izan dira guztira. Lehenengo urtean 30 izan ziren, baina orduan Lehen Hezkuntzako maila guztiei zabalduta zegoen. Orain, 4, 5 eta 6 mailei.

Xabier Salaberriaren ustez, hiru faktore dira filosofia ardatz duten tailerrek arrakasta izatea ahalbidetzen dutenak. Alde batetik, herrian txertatuta egotea, eta gauzak «ongi egiteagatik».

Bestetik, gurasoengan badagoelako interes bat beraien seme-alabek euren kabuz pentsa dezaten. «Azken finean, eskaintza ezberdin bat da. Hasieran harritu zion jende askori, baina filosofia zein garrantzitsua den ikusi dute: elkarrekin pentsatzea, hausnartzea… Uste dut jendeak sinesten duela horretan», azaldu du Salaberriak.

Hirugarren faktore bat zerrendatu du, pandemiak berak ekarritakoa: eskolaz kanpoko eskaintzaren murrizketa. Hala ere, pisu gutxien duen arrazoia dela uste du: «Lehenago parte hartu zutenak daude, edo haien anai-arreba zaharragoak, baita hezkuntzarekiko sentsibilitatea duten gurasoak ere».

Haurrak filosofatzen jartzea
Filosofia hitza entzuteak errespetu pixka bat sortzen du. «Oihartzun Filosofikoa izena jartzea erabaki genuen, haur filosofia baita lantzen duguna. Batzuentzako haur eta filosofia oximoron bat da, badirudi helduentzako dela. Erabaki genuen izenarekin aurrera egitea, jendeak probatu behar zuela. Orain ez dugu zalantzarik: gauza praktiko bat da».

Praktika da tailerren ardatza. Izan ere, haurrek beste filosofoek zer esaten zuten ikasarazi beharrean, kontrakoa egiten dute: beraiek jartzen dituzte pentsatzen, haurrak izatea filosofatzen dutenak.

«Informazio gaindosiaren gizartean bizi gara. Falta zaiguna, eta aldi berean gero eta gehiago beharko duguna da norberak pentsatu ahal izatea zein informazioarekin gelditu. Landu egin behar da», esan du. Hartara, bakoitzak bere iritzi eta argudioak eman ahal izatea da tailerren helburuetako bat.

Igandean hasi ziren bi taldeak, batzuk ludotekan —orain arte bezala—, eta besteak Ehuntze espazioan. Haur filosofiaren metodologia ezagutzen dutenez gain, herriko hainbat sortzailek hartuko dute parte ekainera arte, hilean ordu eta erdiz iraungo duten tailerretan: Ainara Lasa, Idoia Beratarbide, Jon Martin, Pello Añorga, Ander Iriarte eta Oihana Mujika. «Tartekatzen joango dira saioak: batzuk puruagoak izango dira; sortzaileak beren esparrutik abiatuta sortuko dute elkarrizketa bat, eta filosofatu».

oihartzun filosofikoa 2021

Ludotekan elkartzen da beste taldea.

Lehen saioan Midas erregearen ipuina kontatu zieten haurrei, eta zoriontasunaz, diruarekin eros daitekeenaz eta ezin daitekeenaz, prezioaz eta balioaz aritu ziren. Desio bat eskatzeko aukera izango balute zer eskatuko luketen ere pentsatu, marraztu eta adierazi zuten.

Datozen saioetarako ideiak atera zirela nabarmendu du Salaberriak: bizitza eta heriotza, berdintasuna eta giza eskubideak, beldurrak, unibertsoa… Hainbat esaldi ere utzi zituzten haurrek, batzuk biribilak: «Azkenean, guk diruarekin erosi beharrean, diruak erosten gaitu gu» edo «Beti gehiago nahi duenak ez du zoriontsu izatea lortuko».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.