Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea irekiko dute astelehenean
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko bi hilabeteko epea izango dute. Helbideratuta dutenei apirilaren 30ean kobratuko diete.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, datorren astelehenean —martxoak 1— irekiko da ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea. Apirilaren 30era arte egongo da ordaintzeko aukera.
Ordainketa helbideratuta dutenei apirilaren 9an kobratuko diete ordaindu beharreko diru kopurua.
Bestalde, urtea hastearekin batera ireki zuen udal zerga eta tasetan hobaria eskatzeko epea. Asteburu honetan itxiko da eskaria egiteko epea.
Epearen barruan egiten ez dutenei 2022ko tasa eta zergetan egingo dizkiete hobari horiek.