424 ur-kontagailu berrituko ditu udalak, Elizalde auzoan
Ur-kontagailuak modernizatu eta egungo legedira egokitzeko egingo dira aldaketak. Udala jarriko da etxebizitzen jabeekin harremanetan.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, Elizalde auzoko 424 ur-kontagailu aldatuko ditu datozen asteetan. Kontagailuak modernizatu eta legedira egokituko ditu.
Ur-kontagailua aldatuko duen etxebizitzen jabeekin harremanetan jarriko da udala, gutun bidez. Hirigintza sailaren bitartez bideratuko dira hitzorduak. Herritarrek 943 49 03 77 telefonora deitu beharko dute hitzordua jartzeko.
Udalaren ur-brigadako langileek egingo dituzte aldaketa horiek.