Oier Zabaleta eta Unax Landa, Gipuzkoako txapeldun

Oiarpeko kadeteak irabazle izan dira Azpeitian, etxeko taldearen kontra. Hamahiru partidetatik zazpitan izan dira garaile oiartzuarrak.

oier zabaleta eta unax landa

Unax Landak (altuena) eta Oier Zabaletak burua jantzi zuten, atzo, Azpeitian.

Azpeitia da Gipuzkoako pilotaren nolabaiteko harrobia. Azken urteetan jaun eta jabe izan dira herri arteko txapelketan. Izarraitz pilotalekua da pilotarien fabrika.

Bada, atzo eguerdian bi oiartzuarrek Azpeitiko klub totemikoaren etxean alperra pasatu zuten herrialdearen erdigunean dagoen herrian. Nola, gainera. Oier Zabaleta eta Unax Landa Oiarpeko pilotariak 22-9 nagusitu ziren, beren kategoriako Gipuzkoako Txapelketan.

Modu horretan, Oiarperen apalategian txoko bat egin beharko diete Zabaleta eta Landari.

Final horretaz gain, Oiarpeko pilotariak beste dozena bat norgehiagoketan egon ziren presente. Horien erdietan nagusitu ziren.

Partida nabarmenena trinkete txapelketako final laurdenei dagokiona izan zen. Senior mailako Gipuzkoako txapelketan, Iñarrak ezin izan zuen Aldunberri urnietarra azpiratu.

Asteburuko partiden emaitzak ikusteko, egin klik hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.