'Kontribuzioa' ordaintzeko epea ireki dute gaur
Ondasun Higiezinen Zerga ordain daiteke ekainaren 30era arte. Helbideratuta dutenei ekainaren 7an kobratuko diete dagokien kopurua.
Oiartzungo Udalak gogorarazi duenez, gaur hasi da Ondasun Higiezinen Zerga (edo kontribuzioa) ordaintzeko epea. Ekainaren 30a arte izango da ordainketa egiteko epea.
Ordainketak helbideratuak dituzten herritarrei ekainaren 7an kobratuko diete dagokien kopurua.
