2021/6

Kalea agertoki bihurtuta

Udan ere izango da kulturaz gozatzeko aukera. Arte eszenikoen eta udako zinemaren eskaintza zabal atondu dute egitarau erakargarri bezain anitza osatzeko.

aiako harria gure esku izena ematea

Gure Eskuren Aiako Harriko ekintzarako kamisetak eska daitezke

Garmendi txokolategian erreserba daitezke kamisetak. Hamaika Gara dinamikaren eskumuturrekoak ere saltzen ari dira. Ostiralean, Altzibarren.

lekuona

Hazien Soinuak eta Stop Motion tailerrak gazteei begira

Bi tailerretan izena emateko epea zabalik dago Lekuona Fabrikaren harreran edota 943 44 96 35 telefono zenbakian, taldea osatu arte. Parte hartzaileei, tailerrak egiteko egunetan bertaratzeko konpromisoa eskatuko zaie.

Gazteentzako espazio estaliak eraikiko dituzte San Pedro eta Trintxerpen

Aldundiaren diru laguntza bati esker, 500.000 euro baino gehiago inbertituko ditu udalak lau jarduketetan; artean, aisialdirako estalpeko eremuen sorrera.

Gizon bat espetxeratu dute arma zuriarekin hilketa saiakera egitea egotzita

32 urteko gizonezkoa maiatzean Antxon izandako talde eraso batengatik atxilotu dute. 17-36 urte bitarteko beste 11 erasotzaile ere identifikatu dituzte.

Txirrita parkea eta ingurunea biziberritzeko jarduketa sorta, amaitzear

Hamabi etxebizitzako eraikitzeko baimena tramitatu du udalak, eta Miguel Alduntzin kaleko zoladura hobetuko du. Udal partzelan ez du eraikiko azkenik udalak, etxebizitza soziala har dezakeen eraikina.

Elkarbizitzaren aldeko urratsa egingo dute Lezoko gazteek

Larunbateko sutea asteburuetan izaten diren gazteei leporatzea ez dela zilegi uste dute. Salto-saltoko langileari laguntza emateko kanpaina egingo dute.

San Joan bezperako soka-dantzak ez du hutsik egingo Lezon

Biharko (asteazkena) 22:00etan izango da Gurutze Santuaren plazan. Plazarako bost sarbideak kontrolatuko dituzte, gonbidapena dutenak bakarrik sartu ahalko dira.

Ikasturtea amaitzeko bi hitzordu biribil antolatu ditu Emakumeen Etxeak

Emakumeen pentsioak izango dituzte hizpide ostegunean, eta Josefina Lambertoren gaineko dokumentala emango dute uztailaren 1ean.

Seihilekoa ixteko film mitiko bat aukeratu du Ozzinemak

Ostegunean ikusi ahalko da Lawrence de Arabia Niessen zinemetan, eta saioaren egunean bertan erosi ahalko dira sarrerak Niessen Kulturgunean, 4 euroan.

Allerruk zazpigarren taldea nahi du, nesken Haur Mailakoa

Azken sasoian izan dituen sei taldeei beste bat erantsi nahi dio futbol taldeak. Horretan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko.

iturria

Ombuaren Itzala bertso festa giro paregabean ospatu dute

60 bat lagun bertaratu ziren Pedro Mari Otaño bertsolariaren bizitza bildu duen Ombuaren Itzala filmaren berri izateko.

Ehungintzan trebatzeko tailerrak eskainiko dituzte uztailean zehar

Errenteria-Oreretako Torrekua eraikinean izango dira jarduerak. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretiko ezagutzarik izatea.

artaso elkarteak oiartzun

Oiartzungo elkarte gastronomiko gehienak, irekita

Murrizpenak kenduta, herriko elkarte gastronomikoak berriro martxan daude. Oraindik funtzionamenduan ez daudenak asteburuan irekiko dituzte.

San Juanen lan ona aulki mugikorreko Espainiako Txapelketan

A eta B finaletan izan ziren talde sanjuandarreko hainbat ontzi joan den asteburuan Legution jokoan izan zen Espainiako Txapelketan.

Udal liburutegiak 2 edo 4 orduz bakarrik egongo dira zabalik udan

Guneen udako ordutegia irailaren 8an bukatuko da. Bitartean, gutxienez bi astez itxiko dute lauek hala lauek, data ezberdinetan.

Trintxerpeko azoka pareko zebrabidea ortzadar bihurtuko dute

Ekintza sinbolikoaren bidez LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunarekin bat egingo dute ostiralean: "Trintxerpen pertsonak maitatzeaz HARRO gaude!".

otsaihen

Garagardo artisau tailerrean izena eman daiteke

Otsaihen garagardogileen laguntzaz, garagardo artisau tailerra antolatu du Biyurrieneak, uztailaren 1ean. Bukaeran dastaketa egongo da.

Euskadi etorbideko errei bat moztuko dute datorren astelehenean

5-7 zenbakietako obretako garabia desmuntatzeko lanak direla-eta, lerroa moztuta izango da 08:00etatik aurrera, printzipioz, egun osoz.

Gehiago