2021/6

Euskara ikasteko sei diru laguntza lerro ditu Lezoko Udalak

Laguntza horien eskaera urtean zehar egin daiteke, baterako izan ezik: euskaltegian matrikulatzekoa uztailaren 2ra arte eska daiteke.

tipularen sehaska kanta

'Tipularen sehaska kanta' filmak argia ikus dezan, crowdfundinga abiatu dute

Espetxea eta eritasunaren gordina nola bizitzen den azaldu nahi du Lander Garro oreretarrak zuzendu eta Sare Herritarrak eta Gasteibeltza produktorak ekoitzi duten film dokumentalak.

'Lezokeitan' karta jokoari aitortza

Euskadiko Eskola Kontseiluak Lezo Herri Eskola eta Euskara Talaia taldea zoriondu ditu karta jolasa sortzeagatik.

Zurezko jostailu didaktikoak, Artisau Auzoaren bizilagun berriak

Aste osoan zehar ate irekien jardunaldia egingo du Kromosoma tailerrak. 15 minutuko bisitak izango dira eta hitzordua hartu behar da aldez aurretik.

hiltzailearen jolasa biyurrienea

San Joan Sua piztearekin batera hasiko da bigarren Hiltzailearen Jolasa

Abuztuaren 6an bukatuko da jolasa. Ordurako bizirik mantendu eta jende gehien hil duen pertsonak irabaziko du Biyurrieneak antolatzen duen jolasa.

diane de longines ioritz mendizabal

Ioritz Mendizabalek eta Joan of Arc-ek Frantzia konkistatu dute

Jockey oiartzuarrak beste garaipen bat gehitu dio bere denboraldi ikusgarrian: Prix de Diane Longines saria lortu du, Chantillyn.

Allerru txapeldun!

Kimetz Garcia atzelariak sartutako golari esker eraman dute txapelketa etxera lezoarrek. Harrobiko lanaren emaitza dela esan du Allerruk.

HAPOa berritzeko prozesuaren aurrerakin dokumentua aurkeztu du udalak

Irailaren 20ra arte izango da ekarpenak jasotzeko prozesua zabalik. Hiru modu izango dituzte herritarrek parte hartzeko.

ekain mitxelena oihan etxeberria

Oiartzungo pilotariak herriarteko finalera iritsi dira, laugarren aldiz

Alegiako pilotarien kontrako partida guztiak irabazi dituzte finalerdietan. Azpeitia izango dute arerio, larunbat arratsaldean. Kadeteetan, txapela Oiarperentzat.

[Bideoa] Sanpedrotarrak lehen postuan hasi du KAE1 liga

Bandera etxean mantendu zuen Libiak larunbatean, eta hirugarren izan ziren igandean Getarian. ETE ligan laugarren da San Juan eta azken Azkuene KAE2n.

[Bideoa]: "Eta zuk, sakelakoa euskaraz konfiguratuta al duzu?"

UEMA, udalak eta PuntuEus Fundazioa aurrera eramaten ari diren 'Euskara sarera' kanpainaren bigarren bideoa argitaratu dute.

Lau barrutiak zeharkatuko ditu HARRObira "transmaribibollo" bizikleta martxak

Larunbatean (hilak 26) 10:00etan Donibanetik abiatuko dira lehen bizikletak, Antxo eta Trintxerpe zeharkatu ondoren San Pedron bazkaltzeko.

Joxean Sanchez: "Zuzkidurazko etxebizitzena sekulako albistea da"

Aralar kalearen eta Jaizkibel hiribidearen arteko zuzkidurazko etxebizitzak Lezoko gazteen beharrei erantzungo diela uste du PSE-EEko kideak.

Hiruna mila euro ACNUR eta Ekuadorrentzat

Errenteriako Udalak larrialdi humanitarioetarako bideratua duen aurrekontutik hiruna mila euro eman dizkio ACNURi eta Mikelazulo elkarteari, 6.000 euro denera.

pixoihalak eguzki

Eguzki: "Pixoihalak birziklatzeko ordua heldu da"

Talde ekologistak eskatu du pixoihal eta higiene produktuak bereizteko, horiek birziklatzeko modua badagoelako. Hainbat herritan bereizita jasotzen direla nabarmendu dute.

'Noiz bukatzen da armairua?' liburua aurkeztuko dute bihar

Danele Sarriugartek gidatuko du aurkezpen hori 18:30ean hasita, Lekuona Fabrikako Plaza Luzean.

Soka Dantza lekuz aldatu dute eguraldiagatik

Eguraldi txarrarengatik Gaztañoko frontoira eta Koldo Mitxelenako jolastoki estalira lekualdatu dituzte bi emanaldiak.

Euskara ikasleek diru laguntzak eskatzeko epea zabalik, ostegunetik

Hilaren 24tik uztailaren 9ra izango da zabalik. Irailean berriro zabalduko dute bigarren epe bat.

labaderoa

Labadero zaharrean murala egiteko lagun bila ari dira

Mosaiko Mural tailerra egingo dute uztaileko hiru ostiraletan. Alaia Gaztelumendi, Onintza Etxebestek eta Idoia Beratarbidek emango dute tailerra.

hamaika gara ehe

Gure Eskuk Bilbora deitu du, Hamaika Gara dinamikaren barruan

Bilbora joateko asmoa dutenek, autobusez joateko aukera izango dute, Gure Eskuren bitartez edo ohiko lekuetan izena emanez.

Gehiago