Elorrondo eta Santusene kaleetan berritze lanak hasi dira
Elorrondo eta Santusene kalea bi hilabetez lanekin. Bi hilabete iraungo dituzte asfaltatze, argiteria eta saneamendu lanek, udalak azaldu duenez. Elorrondo eta Santusene kaleetan izango dira berritze lanak; argiztatzea konpondu dute, Beluteneko autobus geltokia eta saneamendua ere berrituko dituzte.
Bitarte honetan, Elorrondo kalea norabide bakarrekoa izango da, Haurtzaro Ikastolarantz joan ahalko da bakarrik. Osotara 292.784,63 euro erabiliko dituzte lanak gauzatzeko.
