Alabortzako zikinkeria salatu du Eguzki talde ekologistak

Erakundeei "serio" azter dezaten gaia eskatu die talde ekologistak.

Mater Museoak zabaldu zuen irudia Alabortzako zikinkeria ikusarazteko.

Alabortza inguruaren “egoera tamalgarria” salatu du Eguzki talde ekologistak. Azken egunetan hainbat irudi ikusi ahal izan dira Donibaneko inguru honetan biltzen den zikinkeria azaleratuz eta Eguzkik adierazi du: “Ez dugu ulertzen horrelakoak egiten dituztenen ingurumenarekiko sentsibilizazioa non dagoen”.

Horregatik, taldeak uste du erakundeek eta Pasaiako Udalak “serio aztertu behar luketela gaia” eta neurri zuzentzaileak hartzeko eskatu die instituzioei “horrelako gertaerak ekiditeko”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.