Dantzaz gozatzeko asteburua Donibanen
Bihar, San Ignazio egunean, batelerek kaleak hartuko dituzte.
Bihar amaituko dira Donibaneko Jai Batzordeak antolatutako jarduerak. Aste betez era guztietako ekintza kulturalez bete da Donibane, eta gaurtik bihar bitartera, dantza emanaldiez gozatzeko aukera egongo da.
Gaur, Aukeran dantza taldearen ‘Maurizia naz’ ikuskizuna eskainiko da Santiago plazan 20:00etan. Dantza garaikidea euskal dantzarekin uztartuko dute.
Bihar, San Ignazio eguna aitzaki, Donibaneko batelerak ibiliko dira herrian zehar 11:00etatik aurrera, eta 13:00etan Santiago plazara iristean, urteroko Bateleren zortzikoa dantzatuko dute.
Segurtasun neurriak bete beharko direla gogorarazi du jai batzordeak.