Agustinak, kultur proiektuak sustatzeko zentro berria aurkeztu du udalak

Diseinua, sormen eta kultura industrien arloan proiektuak sustatu nahi ditu udalak zentro berri honekin.

Agustinak zentroa, ikastetxe zaharrean egongo da.

Agustinak proiektua aurkeztu du gaur udalak, “diseinua, sormena eta kultura industriak”  helburu dituen zentro bat sortuko dute. Kulturaren jakintza trukea, prestakuntza eta lankidetza eskaini nahi dituzte eraikin honetan, udalak adierazi duenez. Horretarako, Agustina etorbidean dagoen ikastetxe zaharra berrituko dute.

BERPIZTU planak, “behar handieneko eskualdeetan proiektu traktoreak bultzatzeko” gisan identifikatu zuen Agustinak proiektua, eta horregatik, Eusko Jaurlaritzak 1.000.000 euroko ekarpena egingo du, udalak azaldu duenez. Errenteriako Udalak ere jarriko du dirua, zehazki, teilatua konpontzeko 170.000 euro eta eraikina birgaitzeko beste 210.000 euro.

Irekita dago egikaritze proiektuaren idazketa lizitatzeko epea, eraikina birgaitzeko aurrekontua bideratu dute honetara. 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.