Osteguneko Eskuzko Pasakako Txapelketako emaitzak (2021-08-05)
Txapelketaren azkeneko astea izango da hurrengoa, finalak jokatuko dituzte eta.
Aste honetako Eskuzko Pasakako Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zen atzo, abuztuaren 5a, Kontzejupeko pilotalekuan. Hiru partida izan ziren, hauek dira emaitzak (izenak titularrenak dira):
- G.Mitxelena-X.Azpiroz / J.Azpiroz-A.Zabala 9-6
- Aranburu-Urrosolo / Dani-M.Mitxelena 9-5
- Urbieta-Karrera / Lizaso-Alvarez 12-10
Hurrengo astearte eta asteazkenean beste bi jardunaldi egingo dituzte. Finalak datorren asteko ostiralean, abuztuaren 13an, izango dira 18:30ean hasita.