Astelehenetik ostegunera, jaitsi egin da koronabirus kasu kopurua eskualdean
Lau egunetan 58 koronabirus kasu gutxiago atzeman dituzte Oarsoaldean. Intzidentzia tasa nabarmen jaitsi da Oiartzunen eta Pasaiak ere beherako joera hartu du.
Astelehenetik ostegunera, 127 pertsona gaixotu dira koronabirusagatik Oarsoaldean. Aurreko astean, epe berean (uztailaren 26tik 30era) 185 kasu atzeman ziren.
Astetik asterako alderaketa eginda, 58 kasu gutxiago izan dira aste honetan. Oiartzunen intzidentzia tasa nabarmen jaitsi da eta Pasaiak ere erritmo berbera hartu du. Lezok izan ditu kasu gutxien, guztira 10. Pasaian 26 kasu atzeman dituzte, Oiartzunen 12 eta Errenteria-Oreretan 79.
Atzoko datuak aintzat hartuta, hau izan da aste honetako positiboen bilakaera:
- Errenteria-Orereta. Tasa: 632 (joan den asteko ostegunean 627koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 13-24-10-32.
- Oiartzun. Tasa: 636 (joan den asteko ostegunean 935koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 1-2-4-1.
- Lezo. Tasa: 559 (joan den asteko ostegunean 559koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 1-2-5-2.
- Pasaia. Tasa: 621 (joan den asteko ostegunean 747koa zen) Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 7-6-4-9.