Entrenatzaile berriak izango dituzte lehen mailako emakumezkoen eta gizonezkoen taldeek.
Aurre denboraldia hasi zuten atzo Allerru futbol taldeko lehen taldeetako neska eta mutilek. Preferente mailan arituko dira neskak, eta, mutilak, ohorezko mailan.
Bi taldeek entrenatzaile berriak izango dituzte irailean hasiko den 21/22 denboraldian, Allerru futbol taldeak adierazi duenez.
Mutilak Mikel Elizegik entrenatuko ditu eta Aitor Resende izango da laguntzailea. Aldiz, neskak, Asier Legazek zuzenduko ditu eta Mikel Zuloaga izango du laguntzaile.