Asteburuan bezala, koronabirusaren tasek beheraka jarraitzen dute
Tasen beherako joera mantendu egin da. 500 baino gutxiagoko tasa dute herri guztiek, Oiartzunek izan ezik, nahiz eta zifra hauetatik gertu dagoen.
Azken lau egunetan (abuztuaren 9tik 12era) 92 pertsona gaixotu dira Covid-19gatik Oarsoaldean. Aurreko astean, epe berean (abuztuaren 2tik 5era) 127 kasu atzeman ziren. Astetik asterako alderaketa eginda, 35 kasu gutxiago zenbatu dira lau egun hauetan.
Herri guztietan nabarmen jaitsi dira intzidentzia tasak, eta, Oiartzunen izan ezik, 500tik behera daude tasa guztiak. Hala ere, eremu gorrian jarraitzen du eskualde osoak.
Aurreko astean bezala, Lezok izan ditu kasu gutxien, guztira 4. Pasaian 29 kasu atzeman dituzte, ostegunean bakarrik, 17 kasu izan ziren. Errenterian 36 kasu eta Oiartzunen 23.
Kopuruak:
- Errenteria-Orereta. Tasa: 430 (joan den asteko ostegunean 632koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 6-11-4-15.
- Oiartzun. Tasa: 511 (joan den asteko ostegunean 636koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 3-8-6-6.
- Lezo. Tasa: 411 (joan den asteko ostegunean 559koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 0-1-0-3.
- Pasaia. Tasa: 424 (joan den asteko ostegunean 621koa zen) Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 3-8-1-17.