Eskuzko pasakako bi txapelketen finalak jokatu dituzte
Oiartzungo X. eskuzko pasakari eta VI. Gipuzkoako txapelketari bukaera eman zieten ostiralean Kontzejupean izandako lehiekin.
Eskuzko pasakako txapelketaren finala jokatu zuten joan den ostiralean, ohi bezala, Kontzejupean. Lehiari 18:30a inguruan ekin zioten; Oiartzungo X. eskuzko pasakaren finalean O.Etxabe eta E.Etxabe izan ziren garaile, eta Gipuzkoako VI. eskuzko pasakaren txapela Carrera eta Urbietak eraman zuten.
Bi finalak oso borrokatuak izan ziren, ia ordubete luzatu zelarik lehia herrikoia eta ordu eta erdi pasatxo Gipuzkoako txapelketako finala. O.Etxabe eta E.Etxabek osaturiko bikoteak lortu zuen Oiartzungo txapela, eta bigarren finalean Esnal eta Chiapusso aurretik aritu baziren ere lehiaren hasieran, Karrerak eta Urbietak buelta eman zioten markagailuari azkenean, 11-13 gailenduz.
- O.Etxabe – E.Etxabe 11
- G.Mitxelena – X.Azpiroz 7
- Esnal – Chiapusso 11
- Karrera – Urbieta 13