Kontxa urrun, baina gogor lehiatu dira
Ez zuten inondik inora ere espero txartelik lortzea datozen bi asteburutan Kontxako Bandera lehiatzeko, baina gogor borrokatu dira, gogoarekin eta dena emanda Hibaikako gizonak.
Ez zuten inondik inora ere espero txartelik lortzea datozen bi asteburutan Kontxako Bandera lehiatzeko, baina gogor borrokatu dira, gogoarekin eta dena emanda Hibaikako gizonak. 23:21eko denbora eginda heldu dira errenteriarrak helmugara, lehen sailkatu den Santurtziko ontziaren denboratik 3 minutura.
Oinak lurrean joaten dira Hibaikakoak urtero Kontxako sailkapen estropadara, gainontzeko traineruekin lehiatu, indarrak neurtu eta gozatzera.
Hibaikako gizonak ez dira izango Kontxan, baina datozen bi igandetan Hibaikako emakumeak arituko dira trapu preziatua etxera ekartzeko lehia sutsuan. Errenteriak izango du lekua, beraz, Kontxako Banderan eta argi dagoena da, beti bezala, estropada denetan, duten onena emango duela Hibaikaren emakumeen eskifai gazteak.