2021/9/2

[Galeria] Ez da Pasaiako trainerurik egongo Kontxako Banderan

Ez San Juan ez San Pedrok, ez dute lortu Kontxan sartzeko jokoan zeuden zazpi txarteletako bat. Hamaika eta hamaseigarren sailkatu dira, hurrenez hurren.

Kontxa urrun, baina gogor lehiatu dira

Ez zuten inondik inora ere espero txartelik lortzea datozen bi asteburutan Kontxako Bandera lehiatzeko, baina gogor borrokatu dira, gogoarekin eta dena emanda Hibaikako gizonak.

arditurriko trena

Oiartzungo ondarea ezagutzeko lau aukera, irailean zehar

Larunbatean Artikutzako trena zenaren bidea ezagutzeko txangoa egingo dute, haren ibilbidearen barrena. Hilaren 11n eta 25ean, beste bi zita.

Bonu kanpaina aurkezteko agerraldia.

Tokian erosi, tokikoa erosi

Ia miloi erdi euro bideratu du udalak kanpainara, 468.000 euro zehazki, herriaren eta herritarren suspertze ekonomikoa sustatzeko.

Autoaren ordezko garraioen erabilera sustatzeko ekintzak, astebetez

Pasaiak hilaren 14ean ekingo dio Mugikortasunaren Europako Asteari. Hainbat zerbitzu martxan jarriko dituzte, hala nola, bizikletak doan alokatzeko aukera.

ongi etorri euskarara

[Bideoa] Oarsoaldera etorri berriei euskarara "ongi etorri" esan diete

Euskarara gerturarazteko eta ongietorria emateko sentsibilizazio kanpaina abiarazi dute Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta lau udalek.

Antzerkia, dantza eta musika doinu latzak Kilometro Lezon

Ostiralean antzerkia eta dantza izango dira Herri Eskolako patioan. Larunbatean rock doinuen txanda izango da, tartean herriko taldeak direla.

auntxa

Hauspoa astindu edo edo larrua kolpatzeko aukera, Auntxarekin

Sei urtetik gorakoentzako haur, gazte edo helduagoei emango diete eskolak 2021-2022 ikasturtean, Elizalde Herri Eskolan. Izena eman daiteke.

Neguko ordutegia indarrean da Bekoerrota kiroldegian

Astelehenetik ostiralera 14 orduz izango da zabalik egunero Lezoko kiroldegia. Helduen jardueretan izena emateko aukera zabalik dago.

Gehiago