Neguko ordutegia indarrean da Bekoerrota kiroldegian
Astelehenetik ostiralera 14 orduz izango da zabalik egunero Lezoko kiroldegia. Helduen jardueretan izena emateko aukera zabalik dago.
Atzotik (hilak 1, asteazkena) indarrean da Bekoerrota kiroldegian neguko ordutegia. Hala jakinarazi dute BPXport Lezoko arduradunek. 2022ko udara arte, Lezoko kirol eremua zein ordutan egongo den zabalik ikus daiteke beheko zerrendan.
- Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 22:00etara zabalik.
- Larunbatetan, 08:30etik 1400etara eta 16:30etik 20:00etara zabalik.
- Igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 13:30era zabalik.
Bestalde, helduentzako jardueretan izena emateko epea zabaldu dute. Horietan izena ematen duten lehen 30ek oparia izango dutela jakinarazi dute.