Hauspoa astindu edo edo larrua kolpatzeko aukera, Auntxarekin
Sei urtetik gorakoentzako haur, gazte edo helduagoei emango diete eskolak 2021-2022 ikasturtean, Elizalde Herri Eskolan. Izena eman daiteke.
Auntxa Trikitixa Eskolak 2021-2022 ikasturtean trikiti eta pandero eskolak ematen jarraituko duela gogorarazi dute.
Aurreko urteetan bezala, Elizalde Herri Eskolan emango dituzte saioak. Sei urtetik aurrerako haur eta gaztetxoei daude, oro har, zuzenduta, baina Iñaki Aranaga Auntxako zuzendariak nabarmendu duenez, helduek ere jaso ditzakete haizezko edota perkusioko instrumentu horiek jotzen ikasteko eskolak.
Saioek ordubete iraungo dute, astean behin, eta eskola orduetatik kanpokoak izango dira. Gaineratu dutenez, ikasturtean zehar taldekako saio bereziak egingo dituzte, ikasleek urtean zehar izaten dituzten emanaldiak prestatzeko.
Hiru metodologia erabiliko dituzte: zenbaki bidezko metodologia, aurrez-aurrekoa eta solfeoarekin.
Izena eman nahi edo informazio gehiago behar duenak, 943 618 839 edo 615 79 05 10 telefono zenbakietara dei dezake. Bestela, e-posta bidez ere jar daiteke harremanetan.