Oiartzungo ondarea ezagutzeko lau aukera, irailean zehar
Larunbatean Artikutzako trena zenaren bidea ezagutzeko txangoa egingo dute, haren ibilbidearen barrena. Hilaren 11n eta 25ean, beste bi zita.
Guztion ondarea, denok parte! lelopean, herriko ondarea ezagutzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte irailerako. Zehazki, lau izango dira; lehena, larunbat honetan —hilak 4— bertan.
Artikutzako Trenaren ibilbidearen barrena ibiliko dira, garraiobide hura ezagutarazteko. Eskasen jarri dute txangoa abiarazteko zita, 09:30ean. Izena emateko 943 49 45 21 telefono zenbakira deitu beharko da, edo e-posta bidez jarri harremanetan, turismo bulegoarekin. Gainontzeko ekitaldietan izena emateko ere modu horretan eman beharko da izena.
Hurrengo larunbaterako —hilak 11— Oiartzungo kaskotik bisita gidatua egingo dute. 10:00etan geratu dira, plazan. Hilaren 25erako, berriz, Gogoratu dezagun elkarrekin! ekitaldia antolatu dute, Petra Lekuonan. Ordua oraindik zehazteke dago.
Egun berbererako Musika jo, entzun… eta sentitu saioa antolatu dute Soinuenean. 11:00etan hasiko da, eta bost euroko prezioa izango du. Urriaren 16an errepikatuko dute.
Azarorako, berriz, Herri Musikaren jardunaldiak antolatu dituzte.