Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
June Sanzberro eta Izaro Telletxea, Hatzarmarkako kideak

"Eguneroko lanak emango du fruitua, helburuetara iristeko"

Hatzamarka neska gazteen taldea publikoki aurkeztu zuten duela pare bat hilabete. Neska gazteen subjektu politikoa aldarrikatu eta pairatzen duten zapalkuntza bikoitzari aurre egiteko jaio da taldea.

June Sanzberro eta Izaro telletxea June Sanzberro eta Izaro Telletxea, Hatzamarkako kideak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/09/03

Hatzamarka neska gazteen taldea publikoki aurkeztu zuten duela pare bat hilabete. Neska gazteen subjektu politikoa aldarrikatu eta pairatzen duten zapalkuntza bikoitzari aurre egiteko jaio da taldea.

Zein behar atzeman dituzue Hatzamarka taldea sortzeko?
June Sanzberro: Neska izateagatik zein gazte izateagatik ditugun problematikak ikusita, hortik hasi zen taldearen sortze prozesua. Bi zapalkuntza horiek pairatzen ditugu guk.

Izaro Telletxea: Neska gazte subjektua esaten dugunean, adierazi nahi dugu neska gazteok bagarela subjektu politiko aktibo bat. Neska izatearekin esan nahi dugu gizarte heteropatriarkal honetan bigarren mailakotzat hartuak garela, gizonaren azpitik. Gazte izateak esan nahi duena da sektore prekarizatuenean egotea dela.

Gainera, nerabe izatetik heldu izateko trantsizio horretan gaude; oraindik ez gara heldu, eta emantzipatzeko prozesu horretan, baditugu lan baldintza prekarioenak, bizi baldintza ez-duinak, harremanak ere delikatuak dira… Gazte izate hutsa bada antolatzeko arrazoia.

‘Neska’ hitzaren ondoan asteriskoa ezarri duzue. Zer esan nahi du zeinu horrek?
I. T.: Azkenaldian nahikoa boom egon da ikur horrekin. Neska* kontzeptua identitateari lotuta dagoen zerbait da. Niri, neska esaten didatenean, neska hegemonikoaren irudia etortzen zait burura, gizarte heteropatriarkal honek nahi duen neskaren irudia: barbie batena.

Neska* horrek biltzen duena da bere burua neskatzat duten pertsona oro, eta, nolabait, gizarte heteropatriarkal honen zapalkuntza jasotzen duen oro.

Hatzamarka saretzearen emaitza ala saretzeko tresna al da? Edo bietatik du?
J.S: Saretze bat eman dela argi dago, talde bat garelako, taldea sortuta dagoelako. Era berean, saretzeko tresna bat ere izango da. Gazte gehiagorengana irits gaitezke; horretan arituko gara, eta horretarako erabiliko dugu taldea.

Zuen taldea hedatzen ari al zarete?
I.T.: Helburua bada sarea indartzea. Lan kolektiboa egin nahi dugu, ez norbanakoen artekoa. Eguneroko lanak emango du fruitua, eta horretarako jendea behar da; horrela lortuko dugu helburuetara iristea.

Herriko edo eskualdeko beste eragileekin harremanetan jarri al zarete?
J.S.: Oiartzungo Feministen Asanbladarekin harremanetan jarri gara, eta, horrez gain, Harrobira antolatu zuen Oarsoaldeko Kuku Taldearekin. Hamaiketakoa prestatu genuen. Oraingoz horiekin jarri gara harremanetan, baina ez gaude itxita beste edozein eragilerekin harremanetan jartzera.

I.T.: Guretzat funtsezkoa izan da Oiartzungo Feministen Asanbladarekin harremanetan jartzea; zubi lana egingo dugu. Gainera, gure burua mugimendu feministaren barruan kokatzen dugu, elkar elikatzen dugu, uztartze bat dago. Gure ikuspegitik ekarpena egiten dugu.

Gazte problematika aipatzen duzue: etxebizitzarena hor dago, orain hainbeste aipatzen den kriminalizazioa…
I.T.: Gazte izate horretatik beste eragile batzuek esparru batzuk lantzen dituzte: etxebizitza, eta abar. Guk gehiago jorratu nahi dugu neska eta gazte izatearen identitatea. Neska izate hori zer den esaten digute familian, hezkuntzan, jaiguneak, sexualitatea… Gure borroka eremuak horiek dira; pixkanaka ukitu nahi ditugu.

Uztailean Tomate berde frijituak filma eskaini eta bertso saio bat antolatu zenituzten. Zein balantze egiten duzue?
J.S.: Balorazio positiboa. Bertso saioan, behintzat, jende pila bat bildu zen, eta publikoak ongi erantzun zuen. Filmaren proiekzioarekin, antzeko. Hor ikusten da zerk erakartzen duen jende gaztea, eta nola mugi ditzakegun gehiago gure belaunaldiko kideak.

I.T.: Bertso saioan, gainera, neska gazteek plaza hartu zuten. Niri indar txutea ematen dit ikusteak zure adin bueltako hiru neska oholtzan daudela bertsotan, guri inporta zaizkigun gaiei buruz aritzeko. Eta horrek jendea mugiaraztea oso interesgarria da.

Nolabait ahaldundu egiten dira neska gazteak: zuk duzu hitza, eta zu ari zaituzte entzuten. Gune erosoan aritu zirela esan ziguten bertsolariek.

J.S.: Arrazakeria, gorputzak, bortxaketak, estereotipoak, familiari kontatzen dioten lesbianen kasua eta bestelako gaiak jorratu ziren.

I.T.: Helburu bakarra ez da dibertsioa bilatzea edo jendea bilatzea, baizik eta badu helburu pedagogiko bat. Kontzientziaziorako eta salaketarako eremu bihurtu nahi dugu plaza.

Neska* gazteen Baterajotzea egingo da Elizondon, urrian. Parte hartzeko asmorik al duzue?

J.S.: Eman ziguten aukera parte hartzeko, eta polita iruditzen zaigu gu han izatea. Euskal Herriko talde askoren topagunea izango da. Guretzat ahalduntze handia izan daiteke, beste taldeak ezagutzea eta haiekin esperientziak partekatzea.

I.T.: Gure lana lokala da, eta Euskal Herriko Neska* Gazteak taldeak eskaintzen digula txapel komun baten azpian lan egin ahal izatea. Egun konkretuetarako —martxoak 8 edo azaroak 25— egitarau komuna antolatzen dute.

Baina horrelako baterajotzeek ematen digute aukera lokalki lanean ari diren beste neskak ezagutzeko, eduki politikoz janzteko gure buruak, beste plangintza lokalen berri izateko…

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.