Oiartzungo Kuadrillategin langile bila ari dira
Irailaren 13ra arte bidal daitezke curriculumak, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunera. Hainbat baldintza baloratuko direla jakinarazi dute.
Oiartzungo Kuadrillategin lan egiteko eskaintzaren berri eman du Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak. Izen emateko azkeneko eguna hilaren 13a izango dela jakinarazi dute, egun hori barne.
Gaztetxoen artean euskarazko aisia eskaintzen duen egitasmoan lan egiteko, e-posta bidez bidali beharko dira curriculumak.
Honako ezaugarriak baloratuko dituztela jakinarazi du Tturtturrek:
- Oiartzuarra izatea.
- 18-30 bitartean izatea.
- Hezkuntza eta gizarte arloarekin zerikusia duten ikasketak izatea.
- Begirale titulua.
- Bestelako tituluak (eskola kirola, sorosle, lehen sorospenak…).
- Euskarako C1 titulua edo haren baliokideak.
- Lan esperientzia haur eta gazteekin.
- Euskararen normalizazioaren eremuan lan egin izatea.
Horrez gain, beharrezko elkarrizketa pertsonalak egingo dituztela iragarri dute, lan poltsa osatzeko.
Gehitu dutenez, curriculuma lehenago bidalita edukiz gero, ez da berriro bidali behar, kontuan edukiko baitute. Curriculumean aldaketak egin behar baldin badira, berriro osoa bidaltzeko eskatu dute.