Oiartzun KEk Añorgaren zelaian hasiko du denboraldia
Emakumeen Lehen Nazional Mailako estreinako partida izango da bihar arratsaldekoa. Hamalau talde arituko dira maila horretan.
Añorga eta Oiartzunen arteko Gipuzkoako derbiarekin hasiko da Emakumeen Lehen Maila Nazionaleko II. multzoaren 2021-2022 denboraldia. Rezolako zelaian izango da estreinako partida hori, bihar 17:00etan.
Hamalau taldek osatuko dute multzo hori: Euskal Herriko 11 talde eta Kantabriako hiru arituko dira nor baino nor. Honako taldeek osatuko dute multzoa:
- Oiartzun.
- Añorga (Gipuzkoa).
- Nueva Montaña (Kantabria).
- Arratia (Bizkaia).
- CD Monte (Kantabria).
- Aurrera (Araba).
- San Ignacio (Bizkaia).
- Tolosa (Gipuzkoa).
- Bizkerre (Bizkaia).
- Racing B (Kantabria).
- Athletic C (Bizkaia).
- Osasuna B (Nafarroa).
- Mutilva (Nafarroa).
- Reala B (Gipuzkoa).
Gizonen talde nagusiak datorren asteburuan hasiko du liga. Karla Lekuonan arituko dira, Euskaldunaren kontra. Nesken bigarren taldea, berriz, bi aste barru bueltatuko da lehiara, Fanderian.