Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oiartzungo Turismo Bulegoak 2.271 bisitari izan ditu udan

Azken urteetako bisitari kopururik handiena izan du Oiartzunek 2021eko udan. Kulturabirusak eta Urdiñola irekitzeak zerikusia izan dute horretan.

Oiartzungo Turismo Bulegoa Urdinola-Arizmendienera aldatu dute aurten turismo bulegoa.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/09/08

Oiartzungo Turismo Bulegoa uztailean eta abuztuan egon da irekita. Epe horretan 2.271 bisitariri eman die harrera. Azken urteetako bisitari kopururik handiena izan dela esan dute arduradunek.

2020arekin alderatuta, %23 igo da turismo bulegoaren erabiltzaileen kopurua. Batez ere ingurukoak dira bisitariak: gipuzkoarrak izan dira gehienak (%22,3) eta hurrenak, Kataluniakoak (%6,59) eta Frantziako estatutik etorritakoak (%4,87). Madrildik, Valentziar Herrialdetik eta Bizkaitik iritsitakoek ere kopuru polita osatu dute.

“Bizi dugun osasun egoera berezia dela eta, tokiko turismo asko izan da”, esan dute Turismo Bulegoko arduradunek. Haien ustez, herriak zein bailarak aukera ona ematen die jarduerak aire zabalean egiteko, naturak inguratuta.

Bisitari gehienak, hala ere, oiartzuarrak izan dira. “Ziurrenik”, azaldu dute arduradunek, “izan du zerikusia Turismo Bulegoak egoitza berria estreinatu izanak Urdinola-Arizmendienea etxean eta Kulturabirusa udako kultur programazioaren baitan antolatutako ekintzetako sarrerak ere Turismo Bulegoaren bidez banatu izanak ere”.

Jardueren balantzea, positiboa

Udan antolatutako jardueren balantzea egin du udalak. Horrela, Urdinola-Arizmendiena etxe-museoak jakin-mina piztu duela ziurtatu dute.

Turismo bulegoa jasotzen du, eta horrek erraztu du bisitariak jasotzea. Guztira, 462 lagunek bisitatu dute (295ek bisita librean eta 167k bisita gidatuetan).

Arditurriko Tren Berdea ere arrakastatsutzat jo dute. Meategiak bisitatzera joateko trena 549 lagunek hartu dute.

Kanpotik etorritako bisitariek gehien eskatu duten informazioa herrian zer ikusi, mendi-ibilbideak, museoak eta gastronomiaren ingurukoa izan dela azaldu dute Turismo Bulegoko langileek.

Horrez gain, Done Eztebe elizaren sekretuak 115 lagunek ezagutu dituzte.

Bisita gidatuak, aurrera

Urdinola eta parrokia ezagutzeko hitzorduek jarraituko dute. Hilabete honetan, etxe historikoa ezagutzeko aukera egongo da ostiralero, 12:00etan, Elena Zalakain eta Joxe Mari Mitxelenaren eskutik.

Mitxelenak hilabete honetan eta datorrenean jarraituko du elizaren nondik norakoak azaltzen. 11:00etan izango dira bisita gidatuak, asteazkenero.

Bi bisitak dohainik izango dira, baina aldez aurretik eman beharko da izena, Oarsoaldeko Turismo Bulegoan (Madalen kalea, 3, Errenteria-Orereta). Harremanetan jartzeko, 943 49 45 21 telefono zenbakira deitu beharko da, edo e-posta bidez idatzi.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.