Antxotarrek odola emango dute datorren asteazkenean
Ohi bezala, kultur etxean egingo dute odola emateko saioa. 16:30ean hasiko dira eta 20:10 aldera bukatzea aurreikusi dute.
Odola emateko saioa programatu dute datorren asteazkenerako (hilak 15) Pasai Antxoko kultur etxean. 16:30ean emango dituzte lehen hitzorduak, eta ateak 20:10 aldera itxiko dituzte.
Antolatzaileek ohartarazi dute, ohi bezala, udalak zehaztutako higiene eta osasun protokoloa beteko dela aretoan, eta inolaz ere ez duela bertaratu behar birusarekin lotutako sintomarik duen inork.
Abuztuko saioan 44 odol poltsa jaso zituzten, eta emaileetako gehienak emakumeak izan zirela aitortu dute antolatzaileek, “non daude gure mutilak?”. Gizonezkoei eta, bereziki, 18 urtetik gorako gazteei, dei egin diete odola ematera anima daitezen.