2021/9/9

enrike abril

Txostek garaipena behar du errebote txapelketan jarraitzeko

Lehenengo jardunaldian Luzean taldearen kontra galdu dute, errebotean. Larruzko paletan dabiltzanek etzi hasiko dute liga.

Erronkei erantzuteko hausnartzen hasi dira

COVID ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioen erronkak ikastaroa egingo dute gaur eta bihar Lekuona Fabrikako Sorleku aretoan. Gobernantza publiko komunitarioaren erpin guztiak ukituko dituzte ikastaroan.

Izena emateko epea zabaldu dute Xenpelar Tailerrek

Xenpelar Tailerrek ikasturte berrian eskainiko dituzten ikastaroen berri eman dute gaur goizean Maite Gartzia Kultura zinegotziak eta Iker Tolosa Kultura teknikariak.

udako igerilekua oiartzun itxiera

Igandean bukatuko da udako igerilekuaren denboraldia

Hiru hilabetez irekita egon ondoren, igandea izango da aire zabalean bainatzeko azkeneko aukera. Ez da ikasturte bukaerako ospakizunik egingo.

Bigarren eskuko bizikleten merkatuan izena emateko epea zabalik da

Saldu nahi diren bizikleta eta patineteak gordailu zerbitzuan utzi beharko dira, eta antolakuntzako kideak arduratuko dira zainketa eta salmentaz.

Arditurriko Trena

Ondarea denen eskuetara iristeko modukoa izan dadin

Ondarearen Jardunaldiak egiten ari dira asteburu hauetan. Aurtengo zehar-lerroa inklusibitatea da, eta ondarearen dibulgazioa normalean jasotzen ez dutenei zuzenduta dago egitaraua.

Zu! Zure udala zerbitzua martxan jarritako lehenengo egunetan.

Zu! Zerbitzua ohiko ordutegian, astelehenetik

Arratsaldez artatua izateko ezinbestekoa da hitzordua hartzea aurretik.

sagar bilketa

[Zuzenketa] Sagar bilketa larunbatean izango da

Girizia elkarteak sagar bilketa herrikoia antolatu du larunbaterako. Hitzaren edizio digitalean adierazi zen igandean zela, modu okerrean.

Kilometro Lezo azken metroetara iritsi da

Bihar (ostirala) dantza izango da kultur proposamenaren ardatza, eta etzi (larunbata) GonaPK lezoarrek eta En Tol Sarmientok joko dute.

Lujanbio, Arzallus, Egaña eta Maiarekin bertso festa Errenteria-Oreretan

Urriaren 2rako antolatu du Erein elkarteak lau bertsolari handi bilduko dituen jaialdia. Sarrerak hilaren erdialdean jarriko dituzte salgai, hamar euroan.

antzerki eskola

Antzerki eskolan matrikulatzeko epea, irekita

Hilaren 15era arte eman daiteke izena. 2021-2022 ikasturtean ere eskaintza zabala izango du antzerki eskolak. Saioa Aizpurua eta Lur Korta izango dira irakasleak.

Antxotarrek odola emango dute datorren asteazkenean

Ohi bezala, kultur etxean egingo dute odola emateko saioa. 16:30ean hasiko dira eta 20:10 aldera bukatzea aurreikusi dute.

helta

Bihar izango da Heltan izena emateko azkeneko eguna

2021-2022 ikasturtean hogei ikastaro gehi beste bi saio eskainiko dituzte Helduen Tailerrek. Urrian hasiko dira ikastaroak.

Gehiago