Zu! Zerbitzua ohiko ordutegian, astelehenetik
Arratsaldez artatua izateko ezinbestekoa da hitzordua hartzea aurretik.
Laguntzen tramitazioa Zu! zerbitzuan egin behar da. Zu! Zure Udala zerbitzua ohiko ordutegian ariko da astelehenetik aurrera. Horren arabera, astelehenetan 07:30etik 14:00etara, astearte eta ostegunetan 07:30etik 19:00etara, eta asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara izango da zabalik. Arratsaldean tramiteak egiteko beharrezkoa da hitzordua hartzea 943 44 96 00 edo 010 telefono zenbakietara deituta, edo udaletxean bertan. Goizez hitzordua hartzea aukerakoa da.
