Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Izena emateko epea zabaldu dute Xenpelar Tailerrek

Xenpelar Tailerrek ikasturte berrian eskainiko dituzten ikastaroen berri eman dute gaur goizean Maite Gartzia Kultura zinegotziak eta Iker Tolosa Kultura teknikariak.

Iker Tolosa teknikaria eta MAite Gartzia zinegotzia.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/09/09

Xenpelar Tailerrek ikasturte berrian eskainiko dituzten ikastaroen berri eman dute gaur goizean Maite Gartzia Kultura zinegotziak eta Iker Tolosa Kultura teknikariak. Ohiko ikastaroak eskaintzen jarraituko dute: helduentzako pintura, zeramika, argazkigintza, egur taila, zaharberritze eta patchwork; eta 8 eta 12 urte arteko ahurrei begira, berriz,  arte plastikoen tailerra antolatu dute. Iazko ereduari jarraiki, pintura eta zeramika tailerrak hiruhileko bi ikastaroetan banatu dituzte: teknika lantzeko ikastaroa batetik, eta norberak proiektuak garatzekoak bestetik. Gainontzeko ikastaroetan iraupena ikasturte osokoa izango dela azaldu du Tolosak.

Maite Gartziak eman du aurtengo berritasunaren gaineko informazioa: “Izen ematearen gaineko hausnarketa eginda, aurten, lehenengoz, online izena emateko aukera izango da web orriaren bidez”. Horretarako epea hilaren 13an zabalduko dute. Ohiko matrikulazio moduak ere indarrean mantenduko dituzte, eta aurrez aurreko izena ematea egiteko, aldez aurretik hitzordua hartu beharko dute interesdunek 943 44 96 00 edo 010 telefono zenbakietara deituta hilaren 14tik 1era bitartean. Behin hitzordua hartuta, Zu! Zure Udala zerbitzurako txanda izango dute tramitazioa egiteko.

Ikasleek tailerreko matrikula bakarra egin dezakete, eta ordu eta egun ezberdinetako hiru izen emate tailerreko. Gartziak nabarmendu du, lehentasunen arabera aukeratu behar dituztela ikasleek egutegi eta ordutegiak, orden hori hartuko baita kontutan esleitzerakoan. Pintura eta zeramika tailerren kasuan berriz, ordu edota egunetan hiru izen emate onartuko dira hiruhileroko.

Ez da garrantzitsua izango izena ematearen ordena, izan ere, zozketa bidez esleituko dituzte plazak eta ez izena emateko ordenaren arabera. Zozketa soilik eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa den kasuetan egingo dute. Izena emateak, beraz, ez du plaza bermatuko.

Zozketaren emaitzak hilaren 29an jakinaraziko dituzte, eta emaitza horien arabera esleituko dira plazak izena ematean adierazi diren lehentasunak errespetatuz.

Informazio guztia Xenpelar Tailerren web orrian edo 943 44 96 35 telefono zenbakian kontsulta daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.