Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Erronkei erantzuteko hausnartzen hasi dira

COVID ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioen erronkak ikastaroa egingo dute gaur eta bihar Lekuona Fabrikako Sorleku aretoan. Gobernantza publiko komunitarioaren erpin guztiak ukituko dituzte ikastaroan.

Mendoza, Subirats eta Gomez ikastaroan egin duten hitzartzean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/09/09

Tokiko gobernantza ereduen gaineko hausnarketa hasi dute gaur goizean Lekuona Fabrikaren sorlekuan. Izan ere, gaur eta bihar egingo dute bertan COVID ondorengo tokiko gobernantza publiko-komunitarioen erronkak ikastaroa Errenteriako Udala eta EHUko udako ikastaroen eskutik hamarnaka lagunek. Aizpea Otaegi alkateak inauguratu du ikastaroa. Ikastaroaren helburua hirukoitza da: udalgintza publiko komunitarioaren inguruko teoria mailako ekarpenak ezagutzea; COVID testuinguruko politika publikoen praktika zehatzak partekatzea; eta COVID ondorengo tokiko politiken erronken inguruan gogoetarako tartea zabaltzea. Horien bueltan 27 hizlari arituko dira bi egunetan.

Otaegiren hitzartzearen ostean heldu da lehen hitzaldia Julen Mendoza, Joan Subirats eta Laura Gomezen eskutik. Hirurak hurbileko erakundeen erronkez aritu dira. Silvia Piris, Irati Mogollon eta Felix Arrietak, berriz, zaintzak dituen erronketan jarri dute begirada, ondoren. Hezkuntzari ere eman diote tartea ikastaroan, erpin guztiak ukituko baititu ezinbestean. Arlo horretaz, Olaia Jimenez Arrieta, Xabier Besalu  eta Maria Victoria Fernandez Roldan aritu dira.

Bazkaltzeko tartearen ostean, begirada feministatik ariko dira arratsaldeko lehen saioan, Norma Vázquez , eta Saioa Iraola Urkiola. Eta eguna amaitzeko, teknologia askeen garapenak ere hartuko du bere espazioa jardunaldian, Jaione Martinez Saez de Maturana, Igor Leturia Azkarate, eta Iñaki Alegriaren eskutik. Biharko egitaraua hemen kontsulta daiteke.

107 lagunek eman dute izena ikastaroan eta tartean Errenteriako Udal teknikariak, Pasaia, Donostia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko hainbat teknikari, Errenteriako Udaleko zinegotziak zein beste herrietakoak, unibertsitateko ikasleak eta EH Bilduko hainbat ordezkari.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.