Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Bideoa] Kontxako Oarsoaldeko traineru bakarra, "gerra ematera"

Bederatzigarrenez jarraian da Hibaikaren emakumeen trainerua Kontxan. Estropadan dauden zortzi ontzietatik, hori lortu duen bakarra da. Zuriñe Alberdi patroiak igandeaz hitz egin du.

Hibaikakoak, Kontxako lehen jardunaldian.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2021/09/10

Oarsoaldeko traineru bakarra, eta bederatzigarrenez segidan Kontxan. Are gehiago: Kontxan dauden emakumeen zortzi traineruetatik, Hibaika da bakarra hainbesteko parte hartzea izan duena Donostiako banderan. Horiek dira urteko banderarik nagusian Hibaikak aurkezten dituen aurrekari nagusiak. Hau da, igandean gertatzen denetik aparte, hori bera ere arrakasta da. Errenteria-Oreretako kluba egiten ari den lan handiaren seinale. Lan hori emaitzak ematen ari da, ez bakarrik emakumeen traineru nagusiari dagokionez: harrobiko zeregin zintzoarekin jarraitzen dute, eta aldi berean, Errenteria-Oreretan handitzen ari da arraun elkartearen sona, betiere ondo egindakoak horretarako arrazoi direla.

Igandean kontsolazioko txandan aterako da Madalen ontzia. Zuriñe Alberdi patroiarekin hitz egin du HITZAk. Kontxako bigarren jardunaldiaren gaineko analisia egin nahi izan du.

«Oso pozik gaude aurreko astean egindako lanarekin. Igandean, beti bezala, irabaztera aterako gara. Txanda irabazi nahi dugu, eta gertuan ditugun taldeekin borrokatu»; garbi du Hibaikako lemazain Zuriñe Alberdik etzi egin behar dutena. Seigarren izan zen Hibaika lehen egunean, eta hurbil ditu aurreko biak: Tolosaldea bi segundora, eta Hondarribia laura. Kontsolazioko txandan izan arren, beraz, ohorezkoan dagoen Hondarribitik hurbil izan nahi dute. «Gerra ematera goaz», agindu du.

Hibaikarentzat sasoiko azken estropada izango da. ETE Ligan hirugarren izanda, ez dute aukerarik EuskoTrenera igotzeko play-offean aritzeko: «Entrenatutako guztia, eta barruan dugun dena atera nahi dugu sasoia ondo bukatzeko. Pena da azken estropada dela, baina bat gehiago da. Ez dugu ezer galtzeko, eta asko irabazteko».

EuskoTren Ligak traineru gehiago izateko aukeraz galdetuta, Hibaikakoak penaz dio leku bakarra dagoela hara igo nahi duten hautagaientzat, nahiz azken urteetan play-offean plaza defendatzeko ardura izan duen Hondarribiarentzat. Liga zabalago batekin, jokoan igoera-jaitsieretarako plaza gehiago leudeke, eta hori justuagoa iruditzen zaio Alberdiri. «Ikusi behar da urte batetik bestera sekulako aldaketak ematen ari direla emakumeen arraunean. Asko handitu da. Elkarte guztietan maila askoz hobea da, eta uste dut badela garaia liga nagusian ere jauzia ikusteko».

Igandeko jardunaldia girotzeko, bideoa egin dute Hibaikako kideek. Honakoa da:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.