[Galeria] Aurtengo sagar bilketa herrikoia, iruditan
Hamarka lagunek parte hartu dute Girizia elkarteak antolatutako sagar bilketa herrikoian. Haur, gazte eta heldu ugari bildu ditu deialdiak.
Urteroko ohiturekin jarraituz, hamarka lagunek erantzun diote Girizia elkarteko kideen deiari, eta sagar bilketa herrikoia egin dute gaur. Haur, gazte zein heldu ugari bildu dira sagasti batean. Goizean zehar izerdia bota eta eguerdian indarrak hartzeko tartetxoa atera dute bertaratutakoek, giro ederra izan da. Ondorengoak dira goizean zehar HITZAk bildutako irudiak: