Euskara B2 mailara arte ikastea dohainik dela gogorarazi dute
AEK-Intxixu euskaltegikoek zein udalak oiartzuarrak animatu dituzte, euskara ikasi edo hobetzera. Maila guztiek jasoko dute laguntza.
Iraila iristen den aldiro bezala, aurtengoan ere euskara ikastera animatu dituzte oiartzuarrak. Euskaltegiko eskaintzaren berri eman eta bertan apuntatzera animatzeko agerraldia egin dute Intxixu-AEK euskaltegiko eta Oiartzungo Udaleko ordezkariek.
Josu Delgado Euskara zinegotziak eta Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak, —udalaren aldetik— eta Jon Diaz de Mendibil eta Saioa Ballesteros Intxixu AEK-ko arduradunek egin dute agerraldia. Udaleko ordezkariek gogorarazi dute beka sistemak 2021-2022 ere indarrean jarraituko duela.
Oiartzuarrek B2 maila arte euskara dohainik ikasteko aukera dute, diru-laguntza horri esker. Maila horretatik goragoko ikasleek ere diru-laguntza jaso dezaketela nabarmendu dute (matrikularen %70a arte, hainbat baldintza beteta).
Intxixu AEK-n matrikulazio epea irekita dago hilaren 30a arte eta maila guztietako eskaintza egiten dute: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 (maila eta ordutegi guztiak).
Informazio gehiago behar duenak, honako tokietara jo dezake:
Udaleko Euskara saila
- Helbidea: Aialde kalea, 2. Fermiñene etxea.
- Telefonoa: 943 49 38 42.
- E-posta.
Intxixu AEK
- Helbidea: Aialde kalea, 2. Fermiñene etxea, 1. solairua.
- Telefonoa: 943 49 39 57.
- E-posta helbidea.