Garagardo Festarik aurten ez egitea erabaki dute antolatzaileek
Urriko feria antolatzen dutenek ez dute beren burua boluntarioen osasuna bermatzeko gai ikusten. Datorren urtean ospatzea espero dute.
Urriaren erdialdea gorriz markatuta egoten zen Oiartzunen. COVID-19a etorri arte, behintzat. Iaz ez zuten Garagardo Festarik egin, eta aurten bide beretik jotzea erabaki dute antolatzaileek.
“COVID-19aren arrastoak oraindik gure artean jarraitzen duela ikusita”, adierazi dute antolatzaileek, “iaz egin genuen bezala, eta festa honen kontuan hartuta, ez dugu gure burua gai ikusten gurekin boluntario ibiltzen diren hamarnaka boluntario ibiltzen diren hamarnaka lagunen osasuna bermatzeko”. Are gutxiago plaza eta inguruak betetzen dituzten parte hartzaileei.
Egungo egoeran, festaren antolakuntzan dabiltzanek berretsi dute aurtengo Garagardo Festa ez antolatzea. “Zaindu dezagun gure burua eta hurkoa, datorren urtean gogo onez dastatuko dituzte garagardoaren kulturaren gutiziak eta elkarrekin ospatuko dugu garagar uztaren emaitza”.