Txost Enrike Abril errebote txapelketatik kanpo geratu da
Ligaxkako bigarren jardunaldian 13-7 galdu dute Kanbotarrak taldearen kontra. Datorren igandean, Kanbotarrak eta Luzean arituko dira Beheko Plazan.
Enrike Abril Errebote Txapelketaren 58. ekitaldia jokatzen ari dira. Pasa den igandean Txostek ligaxkako bigarren jardunaldia jokatu zuen, Kanbotarrak taldearen kontra.
13-7 galdu zuten Beheko Plazan jokatutako partida. Ondorioz, finalerdietara pasatzeko aukerei agur esan zieten. Datorren igandean —hilak 19— Kanbotarrak taldea eta Luzean nor baino nor arituko dira Oiartzunen bertan, 12:00etan hasita.