Aldundiaren Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Saria, abian
Sarian parte hartzeko epea irekita egongo da abenduaren 5era arte. Gutxienez 500 bertso lerro idatzi beharko dira. Martxoan emango dute irabazlearen izena.
Gipuzkoako Foru Aldundiak seigarren aldiz jarri du martxan Xabier Lete Nazioarteko Poesia Sariaren deialdia egin du tramitazio aurreratuaren bidez, euskaraz idatzitako lan original eta argitaragabeak saritzeko.
Nahi duten idazle guztiek har dezakete parte, edozein tokitan bizi direla edo duten naziotasuna dutela. Aurreko bost ekitaldietan parte hartu dutenek ezingo dute oraingoan parte hartu. Gutxienez 500 lerro izan behar dituzte, eta sariaren zenbatekoa 12.000 eurokoa izango da.
Lehiaketan izen emateko eta lanak aurkezteko bide telematikoa erabiliko da soilik, Gipuzkoako Foru Aldundiak horretarako prestatutako Nazioarteko Poesia Sariak web orriaren bitartez.
Abenduaren 5era arte eman daiteke izena, eta irabazlea datorren urteko martxoan emango dute.
Xabier Lete oiartzuarra (1944-2020) poeta izateaz gain, Kultura diputatu izan zen 1985etik aurrera. Egun kargu hori duenak —Harkaitz Millanek— esan du sariak “Xabier Letek belaunaldi oso bati euskarazko poesia hurbiltzeko egindako lana” aintzatesten duela. Oiartzuarrak “humanismoan eta balioen defentsan oinarritutako euskal identitate bat eraikitzen” egindako lana ere balioetsi nahi dela gehitu du.