Urrian Elizondon egingo den neska gazteen Baterajotzea aurkeztuko dute
Aurkezpen ekitaldia larunbatean izango da, Oreretako Gaztetxean. Eskualdeko neska gazte guztiei dei egin diete bertara hurbil daitezen.
Euskal Herriko Neska* Gazteek Baterajotzea izeneko topaketa egingo dute urriaren 9 eta 10an, Elizondon. Mugimenduan gaude, lurrikara gara! izango da Baterajotzearen leloa.
Hitzaldiak, eztabaidak, otordu kolektiboak eta aisialdirako tartea izango dituzte urriko lehen larunbat eta igande horietan.
Eskualdeka egiten ari dira aurkezpen saioak. Oarsoaldekoa datorren larunbatean —hilak 18— izango da. Errenteria-Oreretako Zabala Enea II gaztetxean izango da, 10:30ean hasita. Errenteria-Oreretako, Oiartzungo, Pasaiako zein Lezoko neskak “lotsarik gabe” hurbiltzea animatu dute, ekitaldi “polita” izango dela iragarri baitute antolatzaileek.
Baterajotzearen egitaraua zein gainontzeko informazioa ikusteko, Euskal Herriko Neska Gazteen webgunera jo daiteke.