Oiarpeko pilotarien asteburuko partidak (2021-09-17)

Oiarpeko pilotariek hamar partida jokatuko dituzte asteburuan. Gehienak lehen fasekoak izango dira baina bada udako txapelketa bateko final bat.

Oiarpek 40 pilotari izango ditu 2021-2022 denboraldian. Dagoeneko gehienak hasi dira lehian. Horrela, asteburu honetan hamar partidetan protagonista izatea bilatuko dute Oiartzungo pilotariek.

Partida gehienak txapelketen lehenengo faseei dagozkienak izango dira. Hala ere, udako txapelketa bat itxi behar dute oraindik, Baños del Rio Tobia, esaterako. Bertan arituko dira Etxeberria eta Olabe.

Kartelera guztia ikusteko, egin klik esteka honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.