'Baldimetan', aste honetako oiartzuerazko hitza
Ttur-tturrek proposatutako dibulgazio iniziatibaren barruko hitza 'baldimentan' izango da. Meme eta bideoak are sozialetara igotzeko eskatu dute.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Elkarteak abiarazitako Oiartzuarren Baitan-eko iniziatiba hirugarren astera iritsi da. Aste honetako proposamena baldimetan hitza da.
Hitzarekin egindako meme eta bideoak sare sozialetan partekatzera deitu dute, Ttur-ttur etiketatuz eta #hitzaoiartzueraz traola erabilita. Astean zehar hainbat hitzaren erabileraren hainbat adibide igotzen dituzte Instagram eta Facebook kontuetara.
Baldimetan Ttur-tturrek nahi bezain besterengana iristea…