Flauta taldeak larunbatean esango dio agur 30 urteko ibilbideari
Larunbatean —hilak 25— emango dute azken kontzertua, hiru hamarkadatan jotzen aritu ondoren. Hainbat garaietako 45 flautista elkartuko dira.
![flauta taldea](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/09/17632471_1084035221700786_5908933809206235807_o.jpg)
Oiartzungo Flauta Taldeak azkeneko kontzertua emango du datorren larunbatean, hilak 25. Kontsejupean esango diote agur 30 urteko ibilbideari, 12:00etan hasita.
Aro guztietako 45 flautista elkartuko dira plazan, urte hauetan guztietan jo dituzten piezekin entzuleak gozarazteko.