Jose Garcia zendu da, Sanpedrotarra Arraun Elkarteko lehen bazkidea
Klubaren sortzaileetako bat izandako Jose Garcia Castiñeira larunbatean zendu zen. Presidente izandakoaren familiari dolumin mezuak helarazi dizkiote.
Sanpedrotarra Arraun Elkarteko sortzaileetako bat izandako Jose Garcia Castiñeira zendu zen joan den larunbatean. Garcia izan zen klubeko lehenengo bazkidea, eta presidente kargua ere hartu izan zuen klubaren etapa ezberdinetan.
Arraun elkarteak doluminak helarazi nahi izan dizkie gertukoenei. Hainbat eta hainbat sanpedrotar eta bizilagunek bat egin dute, sareetan, elkartasun besarkada eta mezuekin.