Pasaiako futbol taldeen asteburuko emaitzak (2021-09-20)
11 dira joan den asteburuan lehia izan duten talde pasaitarrak. Hamaikako futbol talde gehienek partida irabazi dute, eta Antxo AF-k bina berdindu.
Antxo Areto Futboleko hiru taldeak, larunbat goizean eginiko talde argazkian. Hirugarren Mailakoak dira, gaurkoz, lehian hasi diren bakarrak. Hamar futbol talde aritu dira lehian joan den asteburuan, eta areto futboleko bakarra. Hamaikakoen artean, gehienak norgehiagokaren irabazle izan dira, eta Antxo AF-k bina berdindu du sasoiko lehenengo jardunaldian.
Datorren asteburuan denboraldia hasiko dute gainontzeko talde gehienek. Horien lehiarako hitzorduen berri emango du HITZAk aste honetan zehar.
FUTBOLA
Gizonen Hirugarren Maila. Laugarren jardunaldia.
Beasain – Pasaia 2-3.
Gizonen Gorengo Maila. Bigarren jardunaldia.
Sanpedrotarra – Hondarribia 2-1.
Pasaia – Santo Tomas Lizeoa 1-4.
Gizonen Lehen Erregionala. Lehenengo jardunaldia.
Axular – Sanpedrotarra 3-3.
Trintxerpe – Astigarragako Mundarro 1-0.
Gizonen Gazteen Ohorezko Maila. Bigarren jardunaldia.
Beti Gazte – Pasaia 4-1.
Hondarribia – Trintxerpe 0-1.
Gizonen Gazteen Lehen Maila. Lehenengo jardunaldia.
Sanpedrotarra – Trintxerpe A 8-0.
Trintxerpe B – Touring 3-4.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Hirugarren Maila. Lehenengo jardunaldia.
Gernikako Lagunak – Antxo AF 2-2.
