Alabergan arituko dira txistulariak igandean
Jose Luis Ansorena zenaren bi zortziko hautatu dituzte dianarako.
Igandero hutsik egin gabe egiten dute diana txistulariek. Igandean Alabergara helduko da Txistularien Udal Banda, eta auzo horretan egingo dute diana kaleak igandero legez, txistu doinuz betez. 09:00etatik 10:00etara izango da txistularien diana, eta Adio ene maitea eta Txarmangarria zortzikoak joko dituzte, biak Jose Luis Ansorenarenak.
Dianari amaiera, igandero moduan, Herriko Plazan emango diote txistulariek.
