Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Altzibar berrurbanizatzeko prestaketak astelehenean hasiko dira

Auzoaren gune historikoa degradatua dagoela-eta egingo dituzte obrak, baita mugikortasuna hobetzeko ere. Lehen prestaketa, langileen biltegiarena.

altzibar berrurbanitzatzeko
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/09/24

Datorren astelehenean, hilak 27, Altzibar berrurbanizatzeko obren prestaketa hasiko da. Biltegi gisa erabiliko duten eremua prestatzea izango da lehenengo urratsa.

Udalak azaldu duenez, agintaldiko helburu nagusietako bat da Altzibar biziberritzea. Altzibarko auzogune historikoa degradatua dagoela zehaztu du udalak, eta hori berritzea da asmoa. Klarene plaza, eta Donepetri, Mikelete eta Martintxo kaleetan egingo dituzte interbentzioak.

“Altzibar Oiartzungo bigarren auzorik handiena da biztanleria aldetik eta handitzen jarraitzen du oraindik ere”, azaldu dute. “Hala ere, behar eta gabezia nabarmenak ditu, batez ere alde historikoan. Horregatik, urbanizazio lan integrala izango da udalak gauzatuko duena”.

Bi helburu nagusi ditu berrurbanizatzeak. Alde batetik, mugikortasuna hobetzea eta oinezkoen segurtasuna bermatzea. Horren barruan sartuko dira oinezkoen bideak eta espaloiak berritzea; errepidea asfaltatzea; aparkalekuak markatu eta seinalitika berritzea.

Bestetik, zaharkituak dauden azpiegiturak berrituko dituzte: ur-harguneak, argiteria lurperatu eta saneamendu sarea.

Lanak, eremuka

Udalak jakinarazi duenez, lanak eremuka egingo dituzte, auzotarrei ahalik eta eragin gutxien egite aldera. Prestaketak bukatuta, Klarene plazarekin hasiko dira. Eremu bakoitzeko lanak hasi aurretik Udalak beharrezko zehaztapenak eta jakinarazpenak egingo ditu. 

Altzibarko berrurbanizatze lanek urtebete iraungo dutela adierazi dute, eta 1.280,774,25 euroko inbertsioa suposatuko du.

Altzibarko auzo batzarrean (urriaren 5ean, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian) lan hauei buruzko azalpenak eta zehaztasunak emango dituzte udaleko ordezkariek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.