Martin Etxeberria kaleko errepidea, asfaltatze lanengatik itxita asteartean
Ia egun osoz itxita egongo da Martin Etxeberria kalea datorren asteartean, errepidea konponduko dute.
![Martin Etxeberria kalea asfaltatzen lanengatik itxita asteartean.](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/09/captura-de-pantalla-2021-09-24-a-las-15-36-14-500x326.png)
Martin Etxeberria kalea asfaltatzen lanengatik itxita asteartean.
Martin Etxeberria kalearen zati bat zirkulaziorako itxita egongo da 09:15etik 19:00etara asteartean (irailak 28), asfaltatze lanak egiteko.
Trafikoa Biteri kaletik desbideratuko dute eta Juan de Olazabal bideko errepidera sartzea baimenduta egongo da.